XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orreik baiño, nik neuk, kipula erreduna maiteago dot, alako perretxiko kutsua izaten dau, baiña biotz-errearen bildur-edo izan ezkero, ez ete-litzake oba, gure zarrak egiten eben gozokindun arrautz-opil arengana itzuli?.

Ez da bera, baiña au be jarri daikezu iñoiz:
Opil-puztua.

Sei arrautza emen be, 100 gr. gozokin zee, gatz apurtxo bat, gitxi; zalikada bat olio-gaimel; pare bat barrunbete (bizkotxo) paitarretan bustita, ta esne-gurin zati eder bat.

Lau arrautzaren gorringoak eta beste biak osorik, gozokiña ta olioa ezarrita, irabiatu gogor, ondo zuritzen danean, lau zuringoak obeto irabiatuta ezarri, gatz apurra eurori ezarrita obeto egingo dozu, leun-leunki nastatu danori.

Sartu barruan barrunbete-paitartu zatituak.

Berotu topin baten guriña, ta jarri emen danori, ta ordu-erdi baten, bero larregi barik erre.

Opilla puztuko yatzu, etara ta gaiñetik gozokin zee geiago ezarri, baiña gozoegia nai ez ba'da, orren ordez paitar pizka bat bota.

Ta, egia esan, etxekook ala-ta-be aspergarriak dirala uste ba'dabe, aaztu egizuz zati baten arrautzak eta beste zerbait emon: berakatz zukuak, porru-saldak, arrainen bat edo ogi-bitartekoekin bialdu oera.

Ondo lo egin danok!.